Basque

Hontza eta Katutxoa

I

Hontza eta Katutxoa itsasoratu egin ziren
Ilar koloreko txalupa berde polit batean,
Ezti pixka bat eta ditu nahikoa hartu zuten,
bost librako bilete batean bildurik.
Hontzak zerura egin zuen so.
Eta gitarra baten doinuaz abestu egin zuen,
“Oh, Katutxo ederra! Oh Katutxo maitea!
Zein edera zaren!
Zaren!
Zaren!
Zein ederra zaren zu!”

II

Katutxoak esan zion Hontzari:
“Hori bai kantu atsegin eta goxoa.
Ezkondu gaitezen! Gehiegi itxaron dugu eta!
Baina, nondik aterako dugu eraztuna?”
Urte oso bat eta egun bat itsasoan zehar nabigatzen ibili ziren,
Bong zuhaitza hazten den lurraldera iritsi ziren arte
Eta han bazegoen Txerritxo bat
Sudur puntan eraztun bat zeramana,
Sudurrean,
Sudurrean,
Sudur puntan eraztun bat zeramana.

III

Txerritxo maitea, salduko al zenidake zure eraztuna txelin baten truke?
Txerritxoak baietz esan zuen.
Beraz, hartu egin zuten eta hurrengo goizean
mendian bizi zen indioilarrak ezkondu zituen.
Bazkaltzeko, haragia eta irasagar zatiak
goilara baten laguntzaz jan zituzten
eta hondarra bukatzen den lekuan, elkarri eskua emanda
Ilargiaren argipean egin zuten dantza
Ilargia
Ilargia
Ilargiaren argipean egin zuten dantza.

Translated by Itziar Aldaregia